Industry
Didheyan heldulekuen, eskubanden, manparen eta bidaiariaren eta garraiobidearen arteko elkarreraginean parte hartzen duten elementu guztien diseinuan, ingeniaritzan, logistikan eta fabrikazioan dihardugu. Hiri-garraio publikoan espezializatuta gaude, eta gure produktuek funtsezko zeregina betetzen dute bertan. Metroak, autobusak, tranbiak eta igogailuak dira gure jardun-eremu nagusiak. Pertsonen eta garraiatzen dituen ingurunearen arteko harremanean jartzen dugu arreta, erosotasuna, ergonomia eta xehetasun bakoitzaren estetika zaindua lehenetsiz. Ingurune atseginagoak sortzeko soluzioak diseinatu eta garatzen ditugu, non iraunkortasuna eta akaberen kalitatea funtsezkoak diren. Gure diseinu-ingeniaritzako taldeak bezero bakoitzaren barne-diseinu eta akaberen sailekin elkarlan estuan jarduten du, proiektuak elkarrekin garatuz unitatea azken entregara iritsi arte. Era berean, proiektu bakoitzaren eskakizun teknikoetara egokitzen gara, epeak, kalitate-estandarrak eta eskatutako zehaztapenak zorrotz betez.
Prozesuak
(1) Hodiaren tolestura (2) Laser bidezko ebaketa (3) Txaparen tolestura (4) Soldadura (5)
Mekanizazioa (6) Akaberak (7) Muntaketa
Ziurtagiriak
CL2 / EN 15085-2
Trenbide-ibilgailuen eta haien osagaien soldadura.
ISO 9001:2015
Proiektu haipagarriak