Hiri-paisaia berriak
Kanpoko espazioak dira komunitatearen bizitza indar handienarekin adierazten den agertokia: elkartzeko, antolatzeko, partekatzeko eta behatzeko tokiak. Bertan gurutzatzen dira eguneroko istorioak, eta gure hiriak definitzen dituen gizarte-sarea eraikitzen da. Hiri-altzariek funtsezko zeregina dute eraldaketa horretan. Ez da soilik kaleak, plazak edo parkeak ekipatzea; paisaia urbano erakargarri eta integratuak sortzea baizik, elkarbizitza eta gozamena sustatzeko gai direnak. Estetika, funtzionaltasuna eta iraunkortasuna uztartzen dituzten soluzioak dira, espazio publiko bakoitza gizartea hazteko, harremanak sendotzeko eta etorkizun gizatiarrago eta konektatuago baterantz aurrera egiteko leku bihur dadin pentsatuak.
Kolekzioak
Hanka
Hanka bankuen bildumak Didheyaren jakintza eta trebetasuna islatzen ditu. Altzairu herdoilgaitzez fabrikatutako eserleku hauek ebaki eta tolestutako hodiekin egiten dira, lerro garbiak eta proportzio sendoak dituzten piezak sortuz. Dotoreak eta moldakorrak, naturaltasunez integratzen dira espazio publiko zein pribatuetan, barrualdean nahiz kanpoaldean. Kolore eta akabera aukera zabalari esker, konfigurazio soiletatik adierazkorragoetaraino egokitu daitezke.






Hodi






Aroa
Aroa bildumak benetako erosotasuna eskaintzen dio espazio publikoari. Banakako besaulkitik banku kolektiboraino, eta bizikleten euskarrietaraino, altzairu herdoilgaitzezko piezak ditu, kanpoaldeko zein barrualdeko espazioak hornitzeko diseinatuak. Bere garbitasun grafikoak eta arintasun bisualak definitzen dute Aroa, atseden eta elkarbizitzarako espazioak sortzea erraztuz.







Ingude
Ingude bilduma banku tradizionalen berrinterpretazio dotore eta findua da. Hanken forma zainduek eta egurrezko oholen ertz biribilduek erosotasun bisuala eta ergonomikoa eskaintzen dute. Material iraunkorrekin fabrikatua —altzairu herdoilgaitza eta liho-olioz tratatutako pinua—, Ingude modu harmonikoan integratzen da hiri- zein natura-paisaia askotan.






Luze
Luze bildumak askotariko soluzioak sortzeko aukera ematen du: hiri-espazioa egituratzen duten konfigurazio konplexuetatik hasi eta pieza berezi gisa diseinatutako bankuetaraino. Esertzeko, bermatzeko edo etzateko pentsatutako bilduma da, topaketa eta elkarreragina sustatzeko. Altzairu herdoilgaitzez eta hormigoiz dago eskuragarri, eta eserlekuak tokiko harriz fabrikatzeko aukera ere eskaintzen du, bertako baliabideak eta nortasuna balioan jarriz.






Aipagrarriak
Kolore pertsonalizatuak
Bildumako produktu guztietan aplikatu daitezkeen kolore eta akabera aukera zabala jartzen dugu zure eskura. Fabrikatzaile garen aldetik, estaldura elektrostatikoen ekoizpenari esker, kolore-lerro berriak sortzeaz gain, proiektu bakoitzaren behar eta gustuetara egokitzeko aukera ere badugu.
Designed by Iratzoki Studio
Jean Louis Iratzokirekin hitz egin dugu, hiri-altzarien arlo berriaren aurkezpenaren inguruan egindako lana lehen eskutik azal diezagun.
Mitos y leyendas en torno al acero inoxidable
Altzairu herdoilgaitzak kanpoaldean duen portaera termikoa seguruenik irudikatzen duzunaren oso bestelakoa da. Transmisore termiko eraginkor gisa jokatzen du, ez bero-metagailu gisa; horregatik, portaera termiko orekatua du. Gainera, higienikoa, iraunkorra eta birziklagarria da, eta beste material askoren aldean, oso mantentze-lan gutxi behar ditu.