Industry

Industry

Didheyan heldulekuen, eskubanden, manparen eta bidaiariaren eta garraiobidearen arteko elkarreraginean parte hartzen duten elementu guztien diseinuan, ingeniaritzan, logistikan eta fabrikazioan dihardugu. Hiri-garraio publikoan espezializatuta gaude, eta gure produktuek funtsezko zeregina betetzen dute bertan. Metroak, autobusak, tranbiak eta igogailuak dira gure jardun-eremu nagusiak. Pertsonen eta garraiatzen dituen ingurunearen arteko harremanean jartzen dugu arreta, erosotasuna, ergonomia eta xehetasun bakoitzaren estetika zaindua lehenetsiz. Ingurune atseginagoak sortzeko soluzioak diseinatu eta garatzen ditugu, non iraunkortasuna eta akaberen kalitatea funtsezkoak diren. Gure diseinu-ingeniaritzako taldeak bezero bakoitzaren barne-diseinu eta akaberen sailekin elkarlan estuan jarduten du, proiektuak elkarrekin garatuz unitatea azken entregara iritsi arte. Era berean, proiektu bakoitzaren eskakizun teknikoetara egokitzen gara, epeak, kalitate-estandarrak eta eskatutako zehaztapenak zorrotz betez.

Prozesuak

(1) Hodiaren tolestura (2) Laser bidezko ebaketa (3) Txaparen tolestura (4) Soldadura (5)
Mekanizazioa (6) Akaberak (7) Muntaketa

 

Ziurtagiriak

CL2 / EN 15085-2
Trenbide-ibilgailuen eta haien osagaien soldadura.

ISO 9001:2015

Proiektu haipagarriak

Tranbia Maryland EEUU 2018 – 2022
Metroa Argel Argelia 2019 – 2021
Lokomotorak Wellington Zelanda berria 2023 – 2025
TranBIA Postdam Alemania 2024 – 2025
Tranbia Augsburgo Alemania 2021 – 2023
Tranbia Saarbahn Alemania 2023 – 2026
Metroa Lisboa Portugal 2023 – 2026
Tranbia Ginebra Suiza 2024 – 2026
Tranbia Szeged Hungaria 2020 – 2021
Tranbia Berna Suiza 2021 – 2024
FLIRT eskualdeko trena Lleida Espainia 2023 – 2025
Renferentzat trenk – – Espainia 2023 – 2026
Ie tram Gasteiz Espainia 2019 – 2020
Ie tram Schaffhausen Suiza 2020
Ie tram Frankfurt Alemania 2020 – 2021
Ie tram Orleans Frantzia 2021
Ie tram Iruña Espainia 2023
I-e tram Fuenlabrada Espainia 2024
I-e tram Tutera Espainia 2024
Metroa Medellín Kolonbia 2016 – 2017